Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

ENGENDER proiektu europarrean partaide

Urriaren 26 eta 27an Miguel Altuna Lanbide Heziketako ordezkariak Glasgown ospatu zen ENGENDER proiektuko lehenengo bileran izan ziren. Bertan, proiektu bazkide guztiak bildu ziren lehen aldiz: Eskoziako City of Glasgow College, Edinburgoko Napier Unibertsitatea eta Holandako VHTO zentrua eta Miguel Altunako ordezkariak.

Proiektuaren helburu nagusia, Europako enpresa txiki eta ertainetan, lan teknikoetan, emakumearen presentzia haunditzea da. Gaur egungo mugak zeintzuk diren aztertu, hausnarketa eta formakuntza baliabideak eskura jarri eta poliki poliki egoeraren tendentzia aldatzea da proiektuaren eginkizuna.

 

06/03/2018