Aste honetan, Administrazio eta Finantzetako 2. mailako ikasleek Bilboko Portura irteera egin dute. Bisitak, goi mailako zikloan lantzen diren edukiekin lotura zuen, eta ikasleek Bilboko Portuaren historia eta gaur egungo jarduera ezagutu zituzten.
Irteera horretan, Bilboko Portuko hainbat eremu bisitatu zituzten, besteak beste: Portu Frankoa, Eolikoen ekoizpen enpresak, Kontenedoreen eremua, eta gasifikazio planta.
Bisita oso interesgarria izan zen eta ikasleek esperientzia atsegina bizitzeko aukera izan zuten. Bide batez, eskerrak ematen dizkiegu portuko langileei egindako harreragatik eta egonaldian laguntzeagatik.


