Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Enpresa Simulatuen XIV.azokan parte hartu dugu GARBI ikuztegi industrialarekin

Pasa den abenduaren 4an, Barakaldoko BECen Enpresa Simulatuen XIV.azoka izan zen.Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Arabatik etorritako Lanbide Heziketa ikastetxe ezberdinen 26 enpresa elkartu ziren; horietaz gain, Nafarroatik, Bartzelonatik eta Estatuko beste zenbait lurraldetatik ere enpresak egon ziren.

Bergarako Miguel Altunako “Administrazioa eta Finantzak” zikloko 2.kurtsoko ikasleek “GARBI” ikuztegi industrialaren standa muntatu zuten. Azoka honek ahalbidetzen du ikasleek merkataritza harremanak lantzea, eta aukera paregabea da gainontzeko enpresak aurrez aurre ezagutzeko, bezeroak lortzeko, lankidetza hitzarmenak sinatzeko, elkarri saltzeko eta erosteko, eta, azken finean, ikasgelan ikasitakoa benetako azoka batean praktikan jartzeko.