Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Miguel Altuna LHIIko ikasleek Confebask eta Eusko Jaurlaritzak emandako Lantokiko Prestakuntzaren diplomak jaso dituzte

Atzo, azaroak 25, Miguel Altuna Lanbide Heziketaren izenean, ikastetxeko, Confebask eta Eusko Jaurlaritzak emandako diplomak jasotzen izan dira Bilboko Euskaldunan ospatu den ekitaldi publikoan. 

Confebaskek, 31. urtez jarraian, Adegi, Cebek eta Sea elkarteekin elkarlanean antolatzen duen Empresa & FP gala izan zen Bilboko Euskalduna Jauregian, ia 300.000 gazteri prestakuntza praktikoa eskaintzen lagundu du, urtean 11.000 enpresa baino gehiagoren lankidetzarekin. Ekitaldian, 400 gazte titulatu berri inguruk diplomak jaso zuten, baita LHko ikastetxeek eta erakundeek ere. Bertan izan ziren Miguel Altunako  ikasle talde bat  eta Gorka Lazkano lan-praktiken eta enpresa harremanen arduraduna eta Zerbimek enpresako Alain Vivas ere.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosak ere parte hartu zuen, azpimarratuz LHko euskal eredua Europar Batasunean erreferente dela.

Confebaskek enpresei deia egin zien LH duala gehiago sustatzera, talentu gaztea txertatzeko eta lehiakortasuna indartzeko tresna gisa, euskal enpresa sarearen balio estrategikoa nabarmenduz.