Miguel Altuna Lanbide Heziketako bi irakaslek Power BI Days jardunaldian parte hartu dute Santiagon. Jardunaldi honetan, datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko tresna eta estrategiak sakonki aztertu dira, gure zentroan erabakiak datuetan oinarritzeko apustuarekin bat eginez.
Parte-hartzaileek, besteak beste, Power BIren erabilera praktikoa eta berrikuntzak ezagutu dituzte, honek gure hezkuntza-kalitatea hobetzen lagunduko duelarik.


