Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Zuzendaritzari Laguntzako ikasleak enpresa ekitaldien antolamenduan sakontzen

Urriaren 22an, Miguel Altuna institutuko Zuzendaritzari Laguntza heziketa zikloko taldea Donostiako Kursaalera joan zen. Bertan, ikasleek instalazioak eta bertako eguneroko lana bertatik bertara ezagutu zituzten, eta enpresa ekitaldien antolamendua nola kudeatzen den ikasi zuten. Bisita Enpresa Protokoloa eta Enpresen Ekitaldi Antolamendua ikasgaiaren baitan egin zen, eta ekimenak ikasleen prestakuntza eremu profesionalean hobetzea zuen helburu, enpresa arloan aritzen diren azpiegiturak eta errealitateak ezagutuz.