Proiektu honetan Jaeneko Martos herrian dagoen IES Fernando III eta Alicanten dagoen Alcoi herriko IES Côtes Baixes ikastetxeekin eta Zoller Iberica, S.L. enpresarekin lan egin dugu.
Condestable Álvaro de Luna-Illescas BHIra bisita (Toledo)


Joseba Zabala, Ion Zaldua eta Salome Olaetxea Fabrikazio Automatizatuaren sektoreko beste 7 bikaintasun-zentroetako ordezkariekin bildu ziren Illescasen. Tailerra digitalizatzeko 3. proiektu primarioaren koordinazio-bileran parte hartu zuten.
Bigarren egunean Airbusek Illescasen dituen instalazioak bisitatu zituzten.


