Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Mekanizazio-zentroetan instalatzen diren koadro elektrikoak lantzen sektoreko enpresak bisitatuz

Pasa den asteartean, urriak 8, Instalazio Elektriko eta Automatikoetako ikasle-irakasleak Itziarko Industrialdera joan ziren  AUTOMATISMOS LOR, S.A, CHIRON IBERIA, S.A.U. eta HADIMEK S.L enpresak bisitatzera. Irteeraren ardatz nagusia makina-erreminta esparruan, mekanizazio-zentroetan instalatzen diren koadro elektrikoak izan ziren.

  • Hasteko, AUTOMATISMOS LOR, S.A. lantegian, koadro elektrikoaren sorrera fase guztietan ikusi ahal izan zuten: Erabiltzen diren eroale mota desberdinak, konektoreak, plaken eta koadro desberdinen mekanizazioa, elementuen kokapena, kableatua,…
  • Ondoren, CHIRON IBERIA, S.A.U.-n, koadroa makina berri batean eta berreraikitako makina batean muntatuta ikusi zuten. Mekanizazio-zentroak piezarik gabe martxan eta erabat desmuntatuak, bankada eta koadro elektrikoarekin bakarrik daudenak ikusi ahal izan zituzten.
  • Amaitzeko, HADIMEK S.L-n, koadro elektriko batek 17 urtez etengabe funtzionatu ondoren, aldaketak eta narriadura normalak eginda, zer nolako bilakaera duen ikusteko aukera izan zuten. Gainera, makinak lanean ikusi zituzten. Horrela, ikasleek koadro elektrikoaren helburu nagusia ulertu eta bertako usainak dastatzeko aukera izan zutelarik.

Azken finean, irteerak koadro elektriko bat eta haren bilakaera nola eraiki den ulertzeko balio izan du eta, horretaz gain, ikasleen balizko irteera profesionalak orientatzeko ere bai.