Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Berrikuntza teknologikoak ezagutzen: Motek Azokan eta Festoren enpresak bisitatuz

Miguel Altuna Lanbide Heziketako ordezkariak Stuttgarten izan dira, Fabrikazio Automatizatuko Bikaintasun Sareko beste ikastetxe batzuekin batera. Bidaia hau bi egunetan banatu zen, eta lehen egunean, Motek azokan aurkezten ziren berrikuntza teknologikoak ezagutzeko aukera izan zuten. Azoka honek, industria automatizazioaren arloan egiten diren aurrerapenak erakusten ditu, eta sektoreko azken joerak ezagutzeko aukera ematen du.

Bigarren egunean, bisitak Festo Didactic eta Festo Factory enpresetara zuzendu ziren. Bi enpresa hauek, fabrikazio automatizatuan erreferenteak dira, eta hezkuntza eta trebakuntza teknikoan espezializatutako irtenbideak eskaintzen dituzte. Bisita horiek, etorkizuneko lankidetza aukerak aztertzeko eta teknologia berrien erabileran sakontzeko baliagarriak izan ziren.

Miguel Altunako ordezkarien parte-hartzea, sareko beste ikastetxeekin batera, sektoreko berrikuntzak zuzenean ezagutzeko eta ezagutzak partekatzeko aukera paregabea izan da.