Urriaren 10ean, ostegunez, Miguel Altuna Lanbide Heziketako “Adimen Artifiziala eta Big Data” eta “Fabrikazio Adimenduna” espezializazioetako ikasleek Fagor Ederlanen Bergarako lantegira bisita egin dute.
Bertan, automozioko osagaiak fabrikatzen dituzten lerro automatizatuak ezagutzeko aukera izan dute, eta 4.0 Industria teknologien eta fabrikazio prozesuetako automatizazio aurreratuaren aplikazioa, enpresaren erronka teknologikoak eta irtenbide berritzaileak gertutik ikusi ahal izan dituzte.
Enpresa honetan garatzen diren teknologia bideratzaileen artean, makina adimendunak eta datuen analisian oinarritutako prozesuak ikusi dituzte, gaur egungo industria eraldatzen ari direnak.


