Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

ZTB 2024 zientzia, teknologia eta berrikuntza jardunaldien egitaraua prest da

Adimen Artifizialaren aukerak, digitalizazioa edota gazteen esperientziak uztartuz, Bergaran ospatzen diren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiek hamargarren edizioa ospatuko dute datozen asteetan. Izan ere, urriaren 21a eta azaroaren 16ra bitartean, aurkezpenak, erakusketak, hitzaldiak edota tailerrak ospatuko dira Bergaran.

Egitaraua aurkeztu asmoz, Bergarako Udaleko zein elkarlanean aritu diren eragile ezberdinetako ordezkariek prentsaurrekoa eskaini  zuten urriaren 14an Laboratorium Museoan. Bertan, Bergarak historian zehar zientziarekin eta haren dibulgazioarekin izan duen harreman estua gogorarazi zuten aurkezpeneko partehartzaileek.

Miguel Altuna institutuko ikasleek 2024ko ZTB jardunaldietan parte hartuko dute. Aurtengo edizio bereziak Adimen Artifiziala (IA) izango du ardatz, eta urriaren 21etik azaroaren 13ra bitartean, ikasleek hitzaldi, mahai-inguru eta tailer ugaritan parte hartuko dute.

Jardunaldiak gai aitzindariak eta berritzaileak jorratuko ditu, hala nola, IAren oinarriak, komunikazio eta hizkuntzaren digitalizazioa, eta aurpegi errekonozimenduaren erronkak. Ekitaldi guztietan, aditu ezagunek emango dituzte hitzaldiak, eta euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko dira.

Gonbidatuta zaudete jardunaldi hauek ezagutzeko eta gure ikasleekin batera teknologia berritzaileetan sakontzeko.

ZTB 2024 HEZKUNTZA ESKAINTZA. EGITARAUA