Urria hastearekin batera, prest ditugu Lanbidek eta Next Generationek diruz-lagundutako hainbat ikastaro. Batzuetan, oraindik ere azken plaza libre batzuk gelditzen zaizkigu eta aukera dago izena emateko.
Hauek dira urrian hasiko idren ikastaroak:
- Eguzki energia, instalazio fotovoltaikoen oinarriak: 2024/10/07-2024/10/29. Astelehenetik ostegunera, 17:30etatik 20:30etara. (Lanbidek diruz-lagundua. Lehentasuna langileek).
- CAM NX (2 ½ eta 3 ardatz fresagailuan: 2024/10/21-2024/11/12. Astelehenetik ostegunera, 17:30etatik 20:30etara. (Lanbidek diruz-lagundua. Lehentasuna langileek).
- Txirbil-harroketa bidezko mekanizazio eragiketatan makinak, tresneria eta erremintak prestatzea. Konbentzionala: 2024/10/07-2024/11/20. Astelehenetik ostegunera, 17:30etatik 20:30etara (Lanbidek diruz-lagundua. Lehentasuna langileek).
- Gaitasun digitalak: Oinarrizko informatika: 2024/10/21-2024/10/31. Astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:30etara (Next Generationek diruz-lagundua. Lehentasuna pertsona langabetuek, 55 urtetik gorakoek eta genero arrakala kontuan izango da).
Informazio gehiagorako edo izena emateko: 943 899 272 – 688 815 070 zenbakietara deitu, ikastaroak@maltunabackupanterior.vl26979.dinaserver.com helbidera idatzi edo www.maltuna.eus orria kontsultatu daiteke.


