Miguel Altuna Lanbide Heziketan egunerokotasunean euskararen presentzia nabarmena dugu. Hala ere, ikasturtean zehar ekintza desberdinak egin ohi ditugu ikasleekin, langileekin eta baita inguruko enpresa desberdinekin batera.
Euskararen eguna egunero delako, aste honetan zehar, euskaraldi mundiala deitu diogun ekintza- ludiko-kulturalak egiten ari gara eta atzo adibidez, INUM musikaria izan genuen gurean.
Eskerrik asko, beste behin ere horrelako tarte atsegina eskaintzeagatik.


