Atzo, urtarrilak 25, Olazabal BHIn antolatu duten Lanbide Heziketako Azoka Txikian parte hartzeko aukera izan genuen Tolosako Inmakulada, Tolosaldea Institutua, Oñati BHI, Goierri Eskola eta Urola Garaiko Lanbide Eskolarekin batera.
Eskerrik asko gonbidapenagatik eta egindako harreragatik eta nola ez, Miguel Altuna Lanbide Heziketako mahaira gerturatu ziren ikasleei ere.


