Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Enpresa Simulatuen Azokaren XIII.edizioan parte hartu dugu

Urtero bezala aurten ere “Enpresa Simulatuen Azokaren XIII.edizioa” antolatu da, non Euskal Autonomi Erkidegoko goi mailako “Administrazioa eta Finantzak” heziketa zikloko 2.kurtsoko ikasleek parte hartu duten. Bertan, Miguel Altunako ikasleek, gainontzeko ikastetxeak bezala, standa muntatu zuten eta beste behin, aukera ederra izan dute aurrez aurre jarduteko, merkataritza harremanak sendotzeko, eta elkarri saltzeko eta erosteko.

Jarduera hau ikastetxean ikasten ari diren moduluetako batekin zerikusi zuzena du, “Enpresa Simulazioa”. Nola ez, ikasleak bertara joatea ezinbestekoa iruditzen zaigu, beraien ikaste prozesurako oso lagungarria delako.