Bergarako Udalak eta herriko zenbait eragilek indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko erakunde arteko II. koordinazio eta arreta protokoloa sinatu genuen atzo udaletxean. Protokolo berrituak udalerriko emakume guztien segurtasuna eta ongizatea bermatzen lagundukko du.
Protokoloa “hainbat eragilerekin eta erakunderekin lankidetzan” egin da, eta jarduera esparru bateratu bat ezarriko du indarkeria matxista jasan duten emakumeei arreta integrala emateko. Sinadura ekitaldian, Gorka Artola alkateak, Martxanterak, San Martin Agirre eskolak, Ipintza institutuak, Mariaren Lagundia ikastetxeak, Aranzadi ikastolak, Miguel Altuna Lanbide Heziketak, Ertzaintzak eta Osakidetzak parte hartu genuen.
Prozeduren jarraipen egokia bermatzeko, mahai iraunkor bat eratuko da aipatutako eragileekin.


