Atzo, azaroak 7, Miguel Altunako ikasle talde desberdinek Lanbide Heziketan ikasgelan ikasitakoa enpresetako lanpostuetan nola aplikatzen duten ikusteko aukera izan zuten:
- Administrazio eta Finantzak zikloko 2.mailako ikasleak Logistika moduluari lotuta Bilboko Protuan izan ziren, “ezagutu portua” bisita gidatua eginez, Itziar Cermeñoren eskutik. Bisita interesgarria izan zen; Bilboko Portuaren jatorria, garapena eta gaur egungo jarduera ezagutzeko aukera izan zuten.
- Zuzendaritzari Laguntza zikloko 2.mailako ikasleak, Donostiako Tabakaleran izan ziren ekitaldien antolaketa eta espazioen aukeraketa modulua lantzen.
- Forjaketa Prozesuen Diseinua eta Ekoizpena espezializazioko ikasleek, Bergarako Ecenarro enpresa bisitatu zuten eta bertako Hotzeko Estanpazioa bertatik bertara ezagutu zuten.
Eskerrik asko egindako harrera eta emandako azalpenengatik.


