Ikasturtea hastearekin batera, Miguel Altunako ikasleek beraien heziketa ziklo edo espezializazioei loturik, enpresa desberdinak bisitatzen ari dira bertatik bertara lan mundua eta erabiltzen diren teknologiak ezagutzeko.
Azken egun hauetan enpresa hauek bisitatu dituzte:
- Mekanizazioko ikasleek Fegar, Elursa, Iamcut eta Royde enpresetan izan dira.
- Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikasleek Dikar enpresan izan dira.
- Mekatronika Industriala eta Fabrikazio Adimenduna zikloko ikasleek CAF enpresan izan dira.
- Zuzendaritzari Laguntza zikloko ikasleak Orona Ideo enpresan izan dira.
- Administrazio Kudeaketa zikloko ikasleak Bergarako Udalean izan dira.
- Administrazio eta Finantzak zikloko ikasleek Bilboko Portua enpresa bisitatu dute.
Eskerrik asko egindako harreragatik. Bisita benetan aberasgarriak izaten ari dira.


