Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Izenematea zabalik: Praktikak atzerrian Erasmus+ programaren bidez

Miguel Altuna Lanbide Heziketak ERASMUS+ programaren bidez, Europako Erkidegoko herrialde batean praktikak egitea ahalbidetzen duten hitzarmenak ditu eta  irekitzear da  IZENA EMATEKO EPEA: Urriaren 2tik 6ra.

Interesatuek, erasmus@maltunabackupanterior.vl26979.dinaserver.com helbidera idatzi edo tutoreei adierazi beharko diete.

Programa honek, Erdi nahiz Goi Mailako heziketa zikloetako bigarren mailako ikasleei, gehienez 12 asteko praktikaldia egiteko aukera ematen die enpresa, formazio zentro edo bestelako erakunde batean. Praktika hauek gaitasun jakin batzuk jasotzeko eta herrialde horretako ingurune ekonomiko eta soziala ezagutzeko aukera ematen dute, lan esperientzia hartu eta atzerriko hizkuntza bat ikasten den bitartean, besteak beste.

IKASLEAK HAUTATZEKO IRIZPIDEAK

  • Beka eskatzeko unean aurreko ikasturteko gainditu gabeko modulurik ez izatea.
  • Aurreko ikasturteko notak, baita jarrerari dagokiona ere.
  • Hizkuntza-maila (ingelesa, alemana, frantsesa…) .
  • CVaren kalitatea, aurkezpen-gutuna etab.

Irudian, Santanderren izan diren “Bizitzak aberastuz, pentsaera zabalduz” jardunaldietan parte hartu zuten EAEko Erasmus+ dinamizatzaileak.