Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

‘Palets Imeju’ lantaldeak irabazi du proiektu onenaren saria eta LACOR enpresa bergararrari aitortza egin zaio

Pasa den asteazkenean, irailaren 27an, hirugarren aldiz “Ekinola” jardunaldiak izan ditugu Miguel Altuna LHII zentroan. 

Mariaren Lagundia, Bergarako Udala, Enpresare Elkartea, Debagoieneko Mankomunitatea eta Tknikaren babesarekin antolatutako jardunaldi honetan, ideia berritzaileak dituzten eta ekintzaileak diren gazteei zuzendutako hainbat egitasmo garatu zituzten eta ‘Palets Imeju’ lantaldeak irabazi du 1.000 euroko saria, produkzio prozesuetarako eginiko proiektuagatik.

Taldekideak: Iker Arkauz Aperribai, Maider Frutos Uribesalgo, Urko Albisua Duran, Ekhi Ondarra Aranguren, Iker Cabo Garro, Egoitz Segura Cazorla, Jone Barandiaran Sanchez eta Paloma Alicia Markinez Perez izan ziren.

Horretaz gain, Bergarako Udalak Lacor-Ibili enpresa bergararra omendu zen, azken urteetan izandako garapenagatik. Lacor-Ibili familia izaerako enpresa honek sukalderako eta ostalaritzarako tresneria egiten du, eta gaur egun 180 langile inguru ditu, 75 milioi eurotik gorako fakturazioarekin. Guztira, 80 herrialde baino gehiagotan saltzen ditu bere produktuak.

“Garai berrietara egokitzeko erakutsitako ahalmen eta adorea” eskertzeko, Ainhoa Lete Bergarako alkateordeak egin zion ‘Ekinola’ren hirugarren edizioaren aitortza.

Zorionak beraz “Palets Imeju” lan-taldeari eta LACOR enpresari!

Albistea: Bergarako Udala.