Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

“Ekinola” ekintzailetza jardunaldiak ospatuko dira hirugarren aldiz irailaren 27an

Hirugarren urtez, ‘EKINola Etorkizuna zure eskuetan’ ekintzailetza jardunaldiak ospatuko dira irailaren 27an Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroan. Ideia berri eta berritzaileak dituzten eta ekintzaileak diren gazteei zuzendutako jardunaldiak dira; horien bidez, autoenpleguaren inguruan sentiberatze lanketa eginez, enpresen eta ekintzaileen arteko harremana sortu, elkar ezagutza sustatu, eta negozio ideia berritzaileak partekatu eta landu nahi dira.

Jardunaldi hauek Miguel Altuna Lanbide Heziketak, Mariaren Lagundiak, Bergarako Udalak eta Enpresare elkarteak antolatu dituzte elkarlanean, Debagoieneko Mankomunitatearen eta Tknikaren laguntzarekin. Tazebaez aholkularitza taldeak dinamizatuko ditu. 

Jardunaldietan, iaz egin zuten moduan, espazio bat izango dute garapenerako. Eta bertako enpresak aurrez aurre ezagutzeko aukera dute parte hartzaileek.

Aurten landuko diren Erronkak hurrengoak dira: Industria, Zaintza, Kultura, Etxebizitza eta Kulturartekotasuna. Gazteek, proposatutako erronkei jarraituz, beraien ideiak aurkeztu eta garatu ondoren, lehiaketa egingo da. Ideia irabazleari 1.000 euroko saria emango zaio. Herriko enpresa bat ere omenduko da.

Jardunaldi hau Bergarako Udalak ekintzailetza sustatzeko lantzen dituen beste ekimen batzuen osagarria da. Horien artean, aurten ‘Ekinaro’ izeneko ibilbidea martxan jarri du Udalak, bertan ekintzailetzan sakontzeko hainbat baliabide eskaintzen baitira. https://bergara.eus/eu/node/18316

Izen ematea:  608 710 764 telefono zenbakian edo  garapena@bergara.eus helbidean.