Miguel Altuna LHko bi irakasle, Unai Ziarsolo eta Mikel Atxega hain zuzen, Ankaran daude egun hauetan ospatzen ari den ICFG-2023ko (International Cold Forging Group) kongresuan parte hartzen.
Turkian ere Metal Forming munduarekin zerikusia duten Teknologia Zentro edota zenbait Unibertsitatek Hotzeko Estanpaziora bideratutako proiektu eta ikerketak badituzte, eta enpresen aldetik, kontuan izateko moduko bolumena mugitzen da.
Kongresu – Plenary Meetingean ohiko aurkezpen teknikoak jorratzen ari dira, taldekako lanketez gain. Enpresetara egiten diren bisitak ere interesgarriak izan ohi dira normalean, eta kasu honetan ere, Ankara inguruko bi plantetara daude programatuta bisitak: AKSAN Forging eta Mitaş Bolts.
Beraz aurtengorako ere programa interesgarria prestatu ahal izan dutena.


