Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Ibizako IES Blanca Dona-ren bisita jaso dugu

Atzo, maiatzak 17, Ibizako IES Blanca Dona ikastetxeko zuzendaria, ikasketa burua, erronken koordinatzailea eta ekintzailetza gelako koordinatzailearen bisita izan genuen Miguel Altunan. 

Ikastetxeak administrazioa eta merkataritza lanbide familiako heziketa zikloak dituela kontuan izanik, bisitaren helburua ikastetxeko administrazioa familiako zikloko irakasleekin egotea izan zen, bereziki, ezagutzeko ETHAZI metodologia eta horren txertaketa esandako zikloetan.

Ikastetxeko instalazioak ere ikusi zituzten eta bide batez, Ibizako ikastetxea bisitatzera gonbidatu gintuzten, etorkizunean elkarrekin lan egiteko bidea ireki genituelarik.