Miguel Altunako bigarren mailako mailako zikloetako ikasleak, dagoeneko beraien lan praktiken moduluan murgilduta ditugu zonaldeko enpresetan eta baita Erasmus+ bidez, Europako herrialdetan zehar ere.
Baina, azken asteetan erronka polit bati aurre egin eta beraien heziketa zikloak aurkezteko bideoak prestatu zizkiguten.
Bideoak ikusi nahi?
- Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa (euskaraz)
- Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa (gazteleraz)
- Mekatronika Industriala
- Diseinua Fabrikazio Mekanikoan.
- Automatizazio eta Robotika Industriala.
- Administrazio eta Finantzak.
- Zuzendaritzari Laguntza.
Gogoratu, 23/24 ikasturtean Web Aplikazioen Garapena eta Mantenu Elektronikoa, goi mailako heziketa zikloak ikasteko aukera ere izango duzula Miguel Altuna Lanbide Heziketan.
Bertatik bertara ezagutu eta ikusteko, zatoz ATEAK ZABALIK jardunaldietara APIRILAK 20 edo MAIATZAREN 13an.


