Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Euskadiko Lanbide Heziketa eredua ezagutzen Open Days jardunaldien barruan

Pasa den martxoaren 28an, Tknikak antolatutako OPEN DAYS 2023 “Digitalisation and greening in Tknika and Basque VET Colleges” jardunaldiei lotuta, nazioarteko Lanbide Heziketako ordezkaritzaren bisita jaso genuen.

Bisita honetan, Danimarka, Suedia, Belgika, Portugal eta Italiako Lanbide Heziketako irakasle eta ordezkariek Euskadiko Lanbide Heziketa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute eta baita Miguel Altunako instalazio, metodologia eta digitalizazioari lotutako teknologiak ere.