“Industria-arloko aldaketak gero eta azkarragoak dira, eta horietara egokitu behar dugu lehenbailehen. Digitalizazioa errealitate bat da, birkualifikatu beharra duten lantaldeekin lan egin da”. Testuinguru horretan jarri zen martxan ekimena. Iñigo Larrearen ustez, amaitu berri den proiektua proiektu esanguratsua da, eta elkarrekin landu da, MONDRAGONeko ekosistemarekin eta hainbat erakunderen arteko lankidetzan, emaitza oso onarekin.
Miguel Altuna Lanbide Heziketa, Alecop, Udalaitz, Mondragon Unibertsitatea eta Mondragonek osatutako partzuergoak Udalaitz eta Cikautxoko pertsonentzako kualifikazio eta birkualifikazio programa bat bultzatu du. Proiektua duela bi urte jarri zen abian, 350 mila euroko aurrekontuarekin, eta CEPESek, Europako Gizarte Funtsak eta LagunAro BGAEk finantzatu dute.
Kualifikatzeak bi adiera ditu Hizkuntzaren Errege Akademiaren hiztegian: batetik, norbaiti lan bat egiteko ezaugarriak ematea edo balioestea eta espezializatzea. Birkualifikatzea, berriz, berriro kualifikatzea da. MONDRAGON Korporazioa, Udalaitz, Alecop, Miguel Altuna Lanbide Heziketa Institutua eta Mondragon Unibertsitateak osatutako Partzuergoak, erronka bateratua bere gain hartuta eta enplegagarritasunaren babespean, lanari ekin zion.
Erronka ez da txikiagoa; pertsonak modu bizkorrean digitalizatzen ari den fabrikazio-ingurune batean enplegua lortzea eta mantentzea ahalbidetzen duten gaitasun eta jarreren multzoa aktibatzea. Eta lehenengo esperientzia, bi urte eta erdiren ondoren, amaitu egin da. Esperientzia pilotu egokia izan da eragile guztientzat, hasierako aurreikuspenak gainditu dituzten emaitzekin.


