Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Martxan da Debagoiena Lanean egitasmo berria.

Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar-Ekin Lanean estrategian kokatzen da, Gipuzkoako ekonomiaren garapena bultzatzeko, kalitatezko enplegua sortzeko eta ekonomia eta gizarte kohesioa hobetzeko. GFAk, Debagoieneko Mankomunitateak eta D2030ek finantziatua da.
Elkar-EKIN Lanean estrategia integratua eta departamentu anitzekoa da, eragile eta maila anitzekoa, eta Gipuzkoako enplegu ekosistema osatzen duten eragile guztiak kontuan hartuta eta inplikatuta garatzen da.

Proiektu honen barruan, Debagoieneko eragile desberdinek elkarlanean eta batez ere Debagoieneko kolektibo zaurgarriei zuzenduriko formazio desberdinak eskainiko dira, lan-praktikekin eta laneratzeko helburuarekin.

Hori dela eta, otsailaren 6tik maiatzaren 19ra bitartean, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketan Soldadurako ikastaro bat eskaintzen hasiko gara, baina horretaz gain, zeharkako baloreak, hizkuntza, matematika eta IKT errefortzua ere eskainiko da, etengabeko laguntza eta orientazioarekin batera.

Informazio gehiagorako: 943 899 272 , 943 899 273 edo ikastaroak@maltunabackupanterior.vl26979.dinaserver.com