Atzo, urtarrilak 25, Erresuma Batuko Association of Colleges-eko zuzendari eta irakasle talde baten bisita jaso genuen. Tknikako instalazioak ikusi ondoren IMH Lanbide Heziketako zentrua bisitatu zuten eta ondoren Miguel Altunara etorri ziren gure ikastetxean TKgune proiektuetan lan egiten dugun modua ezagutzeko. Bertan egindako proiektuak eta erabiltzen ditugun makina eta instalazioak ikusteko aukera izan zuten.
Ondoren Bergarako Dikar enpresara joan ziren Tkgune proiektuetan enpresako ikuspuntua ere lortzeko.


