Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Forjaketako Espezializazio Programako ikasleak ERREKA enpresan izan dira

Miguel Altunako Forjaketa Prozesuen Diseinua eta Ekoizpena lanbide espezializazioko ikasleak ERREKA enpresa bisitatzen izan dira. 

Automobilgintza, osasuna, sarbideen kudeaketa, mugikortasuna, energia berriztagarriak, azpiegitura kritikoak, meatzaritza eta aeronautika bezalako sektoreetan aplikatzen dituzten diseinu, ingeniaritza eta fabrikazio aurreratuari loturiko teknologiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, batez ere beroko forjako atala ikusteko aukera izan dute. Robotizatutako prentsa bat eta beste bat manuala.

Rodilo bidezko hariztatzeko makinetan ardatzak eta torlojuak nola hariztatzen dituzten ikusteko aukera ere izan dute.

Eskerrik asko egindako harreragatik.