Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Smart school 4.0: Ikastetxeen energia-eraginkortasunaren kontrola, ikaskuntza-ingurune digitalizatuetan

Abenduaren 14tik 16ra bitartean, Miguel Altunako Instalazio Elektriko eta Automatikoetako ikasleak Oloten izan ziren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak diruz lagundutako “Smart school 4.0: Ikastetxeen energia-eraginkortasunaren kontrola, ikaskuntza-ingurune digitalizatuetan” proiektuaren bidez.

Gironako Oloteko La Garrotxa zentruarekin lankidetzan garatzen ari garen Efizientzia Energetikoari loturiko proiektu honen bidez, bertako sektore Batia eta Tavil enpresak eta aipatutako Lanbide Heziketako ikastetxea bisitatu zituzten.