Pasa den abenduaren 13an, BECen ospatu zen XII.Meeting Point Sefed-en izan ziren Miguel Altunako Administrazio eta Finantzetako ikasleak.
Bertan Sefed sareko Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 16 Lanbide Heziketako ikastetxeetako 400 ikasletik gora parte hartu zuten, tartean Miguel Altunako 22 ikasleak Garbi SLS enpresa simulatuarekin. Garbi SLS ikuztegi industrial birtuala da, eta beste hainbat enpresa birtualekin harreman komertzialak gauzatzen ditu (salerosketak, kolaborazio hitzarmenak lortu, etab.).
Meeting Point honen bidez, ikasleek gelaz kanpoko jarduera batean parte hartzeaz gain, irakaskuntza metodo estatikoan lortutako gaitasun eta trebetasunak garatuz, benetako enpresa bat bezala lan egiteko aukera izan zuten. Bizipen horri esker, esperientzia erreala lor dezakete eta enpresak eskatzen dituen gaitasun eta ezagutza horiek garatu.


