Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Elektrizitate eta elektronika alorreko ikasleek Ikasenpresa kongresuan parte hartu dute

Atzo, azaroak 28, Miguel Altunako Automatizazioa eta Robotika Industriala eta Instalazio Elektriko eta Automatikoetako ikasleak, Tknikak antolatutako Ikasenpresa kongresuan parte hartu zuten.

Beraien negozio ideiak aurkeztu zituzten eta tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten.

Zer da Ikasenpresa?

Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.