Gaur, azaroak 21, Miguel Altuna Lanbide Heziketaren izenean, ikastetxeko 5 ikasle (Mikel Palacios, Mikel Sanchez, Andrea Zabala, Izar Curado eta Manex Huebra) eta Gorka Lazkano lan-praktiken eta enpresa harremanen arduraduna, Confebask eta Eusko Jaurlaritzak emandako diplomak jasotzen izan dira Bilboko Euskaldunan ospatu den ekitaldi publikoan.
Confebaskek, 29. urtez jarraian, Adegi, Cebek eta Sea elkarteekin elkarlanean antolatzen duen Empresa & FP gala izan da Bilboko Euskalduna Jauregian. Estatu osoan horrelako ekitaldi bakarra da. 600 pertsona inguru bildu dira, ikasle, irakasle eta enpresen artean. Diplomez gain, Confebaskek sariak eman dizkie irakasleei eta enpresei LHn egindako lanagatik. Ekitaldi horretan Confebaskeko presidente Isabel Bustok eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arévalok ere parte hartu dute.


