Azaroak 15 eta 16an , Lanbide Heziketako Bikaintasunari buruzko Foruma izango da Donostiako TABAKALERA kultura garaikidearen nazioarteko zentroan.
Foroak Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentruei (CoVE) buruzko Europako ekimenaren azken aurrerapenak eztabaidatuko ditu. Ekitaldia Europako Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak antolatua da.
Bergarako Miguel Altuna LHII Europako LHko Bikaintasun zentroen sareko kidea da LCAMP proiektuan parte hartzearen bitartez. Tknikak koordinatzen duen Ikasleak ardatz dituen fabrikazio aurreratuko Plataforma-LCAMP (Learner Centric Advanced Manufacturing Platform).
2022an abiatutako egitasmoa da eta 4 urtetan zehar fabrikazio aurreratuaren inguruko hainbat ekimen gauzatuko dituzte Lanbide Heziketarentzat. Miguel Altuna LHIIri dagokionez, Collaborative Learning Factory edo Lankdetzan Ikasteko Fabrika martxan jartzeko ardura izango du LCAMPen, besteak beste.
Forum on Vocational Excellenceri buruz:
Abian dauden CoVE proiektuetako bazkideek parte hartuko dute, baita gaur egun Europan eta Europatik kanpo garatzen ari diren bikaintasun profesionaleko beste ekimen batzuek ere. Azken horiek hezkuntza eta lanbide heziketako elkarte eta sare zabalagoetako kide dira.
Ekitaldiak goi mailako ordezkari politikoak ere izango ditu, baita gobernu nazionalak (EBkoak zein ETFko kide diren herrialdeetakoak), gizarte-solaskideak eta Europa mailako ordezkariak, LHko ikastetxeen elkarteak, eskualdeko agintariak, nazioarteko erakundeak eta Europako erakunde eta agentziak ere.
Foroak helburu hauek izango ditu:
Informatu– Bikaintasun Profesionaleko Zentroei (CoVE) buruzko ekimena zabaltzea, zabalago ezagutaraztea, sareak eta elkarteak sortzen laguntzea Erasmus+ deialdietara aurkezteko, eta bikaintasun profesionaleko ekimenean lan egiten duten erakundeen kopurua handitzea.
Tartean sartu: Estatuetako eta eskualdeetako agintarien kontzientziazioa, babesa eta parte-hartzea areagotzea bikaintasun profesionaleko ekimenean.
Inklusioa – CoVEen esperientziak eta ezagutzak gizarteratzearen arloan ekintza zirraragarriagoa lortzeko politikak lantzearekin lotzea.
Inspiratu – Abian dauden CoVE proiektuen adibideak partekatu eta eztabaidatu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza eta lanbide-heziketako sistema aurkeztu, beste herrialde batzuetarako adibide inspiratzaile gisa.
Ikasi- Bikaintasun profesionalaren oinarrizko elementuetan oinarritutako eztabaida tematikoetan parte hartzea.


