Gaur, Bergarako Udalak, Laboratorium eta Enpresarek antolatutako ZTB jardunaldien barruan (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza), Barnetegi Teknologikoa izan dugu Miguel Altunan.
CreativiTIC (MetAClass Academy) enpresako Jorge R. Lopez Benito eta Enara Artetxe Gonzalez hizlariek, Enpresa Metabertsoan, 3D Internet berrirantz izenburupean, metabertsoari buruzko formazioa eskaini dute, enpresa munduan nola txertatu eta aplikatu azalduz, besteak beste.
Jardunaldi honen helburua metabertsoaren oinarriak, kontzeptuak, irismena eta aukerak aztertzea izan da; metabertsoa zer den ulertzea; unibertso birtual berri horren parte diren teknologia konbergenteak ezagutzea, eta internet berri harrigarri horren negozio-aplikazio berriak zein izango diren jakitea. Debagoienetako enpresetako ordezkariz gain, Miguel Altunako Fabrikazio Adimenduna espezializazioko ikasleek ere parte hartzeko aukera izan dute.


