Miguel Altunako hainbat langile eta ikaslek parte hartuko dute aurten ere Movember nazioarteko mugimendu benefikoarekin.
Ez da estetika kontua. 2003.urtetik munduan zehar MOVEMBER Fundazioa martxan dago, Australian sortutako mugimendua da. Batetik, gizonezkoen bizitza osasuntsua bultzatzeko, eta bestetik, gizonezkoen gaixotasun fisikoen zein burukoen ikerketarako dirua biltzeko. Bibotea, gaixotasun horiek bistaratzeko, mintzagai bihurtzeko … aitzakia baino ez da.
Bergara mailan MOVEMBER GARA taldea sortu genuen, ikastetxeko hainbat irakaslek ere parte hartzen dugu, eta azken urteetan Bergaran eta Miguel Altunan zenbait ekitaldi antolatu izan ditugu.
Aurtengoan, errifak ere atera ditugu eta azaroaren 7tik aurrera atezaintzan salgai izango dira euro baten truke (Jasotako dirua prostata-minbiziaren aurkako ikerketara bideratuko da.
Ekimenarekin bat egiteko gonbidapena.


