Pasa den urriaren 21ean, Miguel Altunako Administrazio Kudeaketako ikasleak Bergarako Udala bisitatzen izan ziren.
Administrari batek Administrazio Publikoan egin ditzazkeen lan ezberdinen berri eman zien eta bertan lan egiteko eskatzen diren gutxiengoak ere zeintzuk diren ere azaldu zizkien harreran.
Bisitan zehar, udaleko eremu ezberdinak bisitatu zituzten, hala nola, harrera zerbitzua, kontu eramailea, udaltzaingoa, gizarte zerbitzuak, alkatetza eta artxiboa, besteak beste. Bergarako alkatea den Gorka Artolarekin egoteko aukera ere izan zuten.


