Martxan da Bergarako Udalak Miguel Altuna Lanbide Heziketarekin elkarlanean antolatu dugu Ekintzailetasunari buruzko EKINOLA jardunaldia.
Jardunaldia hasteko, Miguel Altuna eta Bergarako Udaleko ordezkariek ongi etorria egin zuten eta jarraian, Zerbimek, Garau eta Skura Mobile enpresen sortzaile edo ekintzaileen txanda izan zen, beraien esperientzia eta ibilbidea azaldu zituztelarik mahai inguru batean.
Ondoren, eBergarako ikastetxe desberdinetako ikasleek, erronkatik abiatu eta irtenbidera salto egin beharko dute berrikuntza irekiko prozesu batzuetan lan eginez, proposatutako erronkei konponbidea bilatzeko.
Erronkak aztertuz eta ideiak sortuz arituko dira ikasleok eta negozio ideia onenari, 1.000 euroko saria emango zitzaion, Mariaren Lagundia Ikastolako bi ikaslek irabazi zutelarik.
Jardunaldiaren bukaeran, Miguel Lazpiur omendu genuen. Miguel Altunako zuzendari Joxu Aranak eta Bergarako alkate Gorka Artolak balioan jarri zuten Lazpiurrek ekintzaile eta enpresari gisa Bergarako garapenean izan duen pisua.
Argazkia: Goiena.


