Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

ULMAk eta Miguel Altuna Lanbide Heziketak hitzarmena sinatu dute

Gaur, irailak 19, ULMA eta Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu, eta, horren arabera, bi erakundeok lankidetzari loturiko hainbat konpromiso bildu ditugu bi erakundeen talentuaren kudeaketa eta prestakuntzaren arloko estrategiak sustatzeko.

Hartutako konpromisoei dagokienez, ULMAk bere gain hartzen du ikasleen laneratzea errazteko erantzukizuna, bai praktiken eta baita ordaindutako prestakuntza DUALaren bidez ere. Formazio espezializatuak emateko asmoa ere badago. Eta ikasleen bisitak antolatzeko taldeko enpresen instalazioetara.

Bestalde, Miguel Altuna Heziketa Zentroak bere instalazioetan ikasleentzat interesgarriak diren jardunaldi bateratuak antolatzeko eta ikasleek ULMA Taldeko enpresetara bisitak egiteko konpromisoa hartzen du, besteak beste. Gainera, ULMA Taldeko enpresei buruzko informazioa erakutsiko du bere hedabideetan, eta baita ere, ULMAk eskainitako praktikei, gradu-amaierako lanei edo master-amaierako lanei buruzko informazioa emango die ikasleei.

Iñaki Gabilondo ULMA Taldeko zuzendari nagusiaren hitzetan: «Akordio honek eta antzeko beste batzuek ULMAren kezka adierazten dute, gure ikasleen eta etorkizuneko profesionalen prestakuntza hobetzeari dagokionez». Ezinegon horrek lotura estua du talentua bilatu, erakarri eta atxikitzearekin. Badakigu gai hori dagoeneko badela, eta etorkizunean are gehiago, erronka handienetako bat izango da euskal enpresarentzat.

Bestalde, Joxu Aranak, Miguel Altuna Lanbide Heziketaren zuzendariak, adierazi du “akordio hau sinatzean ziurtatu eta ofizialdu egiten dugu Ulma Taldearekin jarraitzen dugula, azken 10 urteetan talde horrekin elkarlanean aritu baikara. Estuki hainbat esparrutan, hala nola talentua erakartzen, langileen enplegagarritasuna hobetzeko lanean edo erronka-proiektu errealak dituzten ikasleen proiektuekin. Espero dugu harreman on horrek elkarrekin haztea, eta, horrela, Debagoieneko ongizatean ere eragin zuzena izatea”.