Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Miguel Altunako ikasleek eman diete hasiera 22-23 ikasturte berriari

Gaur, irailak 8, hasi dute ikasturtea Miguel Altunako Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako hainbat ikasle taldek. Hasieran, Joxu Arana Zuzendariaren ongi etorria eta aurkezpena jaso dute eta ondoren, ikasle talde bakoitzak tutoreekin ikastetxea ezagutu eta ikasturteari hasiera eman diote.

Eskaintza Partzialeko talde guztien ikasturte hasiera irailaren 12an izango da.
* Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa Eskaintza Partziala (PMP) 8:00etan eta 17:00etan
* Automatizazioa eta Robotika Industriala Eskiantza Partziala (ARIP), 17:00etan.

Espezializazioetan matrikulatutako ikasleak, aldiz, irailaren 19an hasiko dute ikasturtea.

Bide batez, gogoratu, oraindik azken plaza libre batzuk daudela ikasturte bakarra irauten duten eta DUAL formatuan eskainiko diren espezializazio hauetan (Informazio gehiago, 943 899 270 zenbakira deituz edo www.maltuna.eus orrian).
Azkenik,datozen asteotan emango diegu Lanbideren bidez diruz-lagundutako ikastaroei ere (Informazioa: https://ikastaroak.imaltuna.com/)