Gaur, ekainak 3, Miguel Altunako Fabrikazio Adimenduna espezializazio kurtsoa amaitu duten ikasleek eta formazio prozesuan parte hartu duten enpresetako ordezkarien parte hartu duten jardunaldia izan dugu. Hauek izan dira, aurkeztutako proiektua:
- GAIA: Makinetako eta prozesu produktiboko datuen jasotze garapena, SCADA sistema batetara txertatu eta SQL datu baseetara bideratzeko proiektua. Ikaslea: Aitor Garitaonandia Prieto. Enpresa: Lacor
- GAIA: Langileen kudeaketa eta eguneroko lanen jarraipenerako proposamen digitala. Ikaslea: Mustapha Maaloum. Enpresa: Elur Aipatu
- GAIA: Errealitate birtual bidezko formazio pilula baten garapena torno konbentzional baten erabilpena ikasteko, Viroo (Virtualware) gela inmersiboan integratzeko. Ikaslea: Andoni Arrazola Onandia. Enpresa: Miguel Altuna LHI
- GAIA: Iragazki industrialak era automatizatu eta digitalizatu batean testeatzeko entsegu banku baten garapena, berauen trazabilitatea, monitorizazioa eta bezeroentzako agiri digitalak sortzeko helburuarekin. Ikaslea: Jon Ceciaga Luarizaristi. Enpresa: Filber SL.
- GAIA: Produkzio lanen koordinazio, monitorizazio eta trazabilitaterako proiektu pilotuen garapen eta zabalkuntza, hala nola ekipo industrialen komunikazio eta datu jasotze prozesuen sistematizazioa NODE-REDen bitartez. Ikaslea: Alex Castel Ruiz Pérez. Enpresa: INDEX SL.
- GAIA: 360 Gela interaktiboen instalakuntza eta berauen Hardware/Software baliabideen erabilpenerako soluzioen garapena, bai ikaskuntza prozesuetarako hala nola empresa industrialen erabilpen eta zabalkunderako. Ikasleak: Ander Palacios Cañizares & Xabier Mauleon Zabala. Enpresa: Digalix Solutions.


