Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

ZTB Jardunaldiaren baitan STEAM komunitatea indartuz egitasmoa martxan da

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldien baitan eta Bergarako Udalarekin elkarlanean, STEAM Komunitatea Indartuz ( STEAM KoIn) bidez STEAM formazioa sustatu, STEAM lanbideak ikustarazi eta lanbideei loturiko genero estereotipoak apurtzeko helburuarekin Bergarako DBH mailako ikasle taldeek hainbat enpresa ezagutzeko aukera izango dute.

Hori dela eta, pasa den ostiralean, maiatzaren 20an, Ipintza Institutuko DBH3ko ikasle taldeak IAM enpresa bisitatzeko aukera izan zuten eta hauek izango dira datozen asteotarako programatutakoak:

  • Maiatzak 26: Lacor enpresa bisitatuko dute Ipintza Institutuko DBH 3ko ikasleek.
  • Maiatzak 31: Lazpiur enpresa bisitatuko dute Ipintza Institutuko DBH 3-4ko ikasleek.
  • Ekainak 1: Lazpiur enpresa bisitatutko dute Mariaren Lagundia Ikastolako DBH3ko ikasleek.
  • Ekainak 1: Lazpiur enpresa bisitatutako dute Aranzadi Ikastolako DBH3ko ikasleek.
  • Ekainak 2: Gehiber enpresa bisitatuko dute Mariaren Lagundia ikastolako DBH4ko ikasleek.
  • Ekainak 2: Gehiber enpresa bisitatutako dute Aranzadi Ikastolako DBH3ko ikasleek.
  • Ekainak 10: Erreka (Antzuola) enpresa bisitatuko dute Mariaren Lagundia Ikastolako  DBH 3-4 ikasleek.

*Zer da STEAM? STEAM siglek bost diziplina identifikatzen dituzte: Zientzia (Science), Teknologia, Ingeniaritza (Engineering), Artea eta Matematikak.