2021-22 ikasturtean Miguel Altuna LHII aitzindaria izan zen Fabrikazio Adimendunaren gaineko espezializazio ikastaroa eskaintzen; oraingoan, 22/23 ikasturte berrian, Euskal Autonomia Erkidegoko lehenetakoa izango da Adimen artifiziala eta Big Dataren gaineko espezializazio kurtso berria eskaintzen; bakarra, Gipuzkoan.
Ikasturte berrian goi mailako hainbat zikloetako tituludunek aukera izango dute espezializazio ikastaroa egiteko. Horrek aukera emango die gertuko enpresetan datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako prozesuak ezarri edo integratzeko, eta baita enpresen eraldaketa digitalerako erreferentzia izateko ere.
Espezializazio ikastaro berri horrez gain, Fabrikazio Adimenduna eta Forjaketa Prozesuen Diseinua eta Ekoizpena ikastaroak eskainiko dira; biak ala biak enpresen beharretan oinarrituta eta kurtso bakarreko iraupenarekin.
Informazio gehiagorako kontsultatu Miguel Altunako idazkaritzan, info@maltunabackupanterior.vl26979.dinaserver.com helbidera idatziz edo 9433 89 92 70ra deituz.


