Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

22-23 ikasturterako aurrematrikula eta matrikula datak

Eusko jaurlaritzak Lanbide Heziketa 2022-2023 ikasturtean ikasleak onartzeko, plazak esleitzeko eta matrikulazio egutegia argitaratua du.

  • Aurre-matrikula eskabidea aurkeztea, maiatzaren 9tik 27ra bitartean, biak barne.
  • On-line: Maiatzaren 27ra arte.

Eranskineko bosgarren jarraibidean adierazitako dokumentazioa aurkeztea Ekainaren 30era arte izango da (dokumentazioa on-line ikastetxe batean presentzialki aurkezten  dutenentzat). Gainontzekoak: Ekainaren 24ra arte.

Onartuen, ez-onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzea Uztailaren 8an egingo da. Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak aurkeztea: Uztailaren 12ra arte egongo da. Onartuen, ez-onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzea: Uztailaren 14an izango da.

  • ESKAINTZA OSOAren modalitatean matrikula egiteko ohiko epea:

 I fasea: Uztailaren 15etik 19ra bitartean izango da.

II fasea: Uztailaren 21ean.

III fasea: Uztailaren 26 eta 27an.

  • Ezohiko epea: Uztailaren 28 eta 29an eta irailaren 1tik urriaren 14ra bitartean.
  • ESKAINTZA PARTZIALAren modalitatean  matrikula egiteko ohiko epea:

Uztailaren 15etik 27ra bitartean.

INFORMAZIO GUZTIA ERANSKIN HONETAN.