Atzo, otsailak 17, datozen asteotan Erasmus+ programaren baitan eta Ikaslaneko bekarekin atzerrian praktikaldia burutuko duten EAEko Lanbide Heziketako ikasleek bilera izan zuten. Bertan, hainbat dokumentazio banatzeaz gain, herrialde berera doazen beste ikasle batzuk ezagutzeko aukera ere izan zuten.
Lan praktiken modulua atzerriko enpresa baten egiteaz gain, ingeles maila hobetzeaz gain, esperientzia profesional nahiz pertsonal aberasgarria izateko aukera paregabea dute.


