2021/2022 ikasturtean Erasmus+ programaren baitan atzerrian praktikaldia burutuko duten ikasleekin bilera izan genuen atzo, urtarrilak 31, Ikaslaneko arduradunekin batera.
Ikasle hauek otsaila amaieratik maiatza amaierara bitartean, Europako herrialde ezberdinetan burutuko dute beraien lantokiko prestakuntza modulua, esperientzia profesionala eta pertsonala hobetuz, besteak beste.


