Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Galiziako Xuntako eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkariak gurean izan ditugu

Gaur, urtarrilak 19, Miguel Altuna Lanbide Heziketan Galiziako Xuntako eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetako ordezkarien bisita jaso dugu.

Bisitan zehar, Jokin Bildarratz (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua), Jorge Arevalo (Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea), Román Rodríguez González (Galiziako Kultura, Hezkuntza eta Unibertsitate sailburua), José Luís Lema (Galiziako Hezkuntza eta Lanbide Heziketako idazkari nagusia) eta Abraham Coco Barajas (Galiziako Hezkuntza Saileko prentsa arduraduna) arduradunek Bergarako Miguel Altuna Lanbide heziketan erabiltzen ditugun instalazio eta metodologia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

Eskerrik asko bisitagatik.