Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Berriz martxan da Debagoieneko Bizikasi Bitartekaritza zerbitzua

Martxan da berriz ere Debagoieneko Bizikasi Etengabeko Ikaskuntzarako bitartekotza zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila, Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Prestakuntzarako, Sailburuordetzak diruz-lagunduriko zerbitzua. 

Bitartekotza zerbitzu honek, Gipuzkoako eskualde desberdinetako bitartekariekin sarean lan egiten du, lurralde mailan dauden formazio aukera desberdinei buruzko informazioa bilduz, orientazioa eskainiz eta herritarrei dauden aukera desberdinak gerturatuz. Horretaz gain, eskualdeko eragileekin bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatzeko lan proaktiboa egiten da eta informazio guzti hau zerbitzuko sare sozialen bidez eta www.hiru.eus orrietan ikustarazteko ere lan egiten da.

Informazio gehiagorako, jarri zaitez gurekin harremanetan: errasti@maltunabackupanterior.vl26979.dinaserver.com helbidera idatziz edo 943 899 273 zenbakira deituz.Urtarriletik aurrera, Aretxabaletako Lanbide Eskolan ere eskainiko da zerbitzu hau.