Pasa den irailaren 30ean, Lanbide Heziketako irakasle talde batek Bilboko Metroaren mantenu instalazioak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen.
Topaketa hau Lanbide Heziketako zentroetako irakasleentzat izan zen eta helburuak ondorengoak izan ziren:
Gaur egungo errealitatearekin bat datozen balioen eta enpresa-ikuspegiaren berri ematea LHko zentroei eta baita, Lanbide Heziketa eta enpresak hurbiltzeko ere.
Bi helburu horiekin, lankidetzarako proiektu bateratuak sustatu, zentroetako profesionalen eguneraketa teknologikoa nahiz kudeaketako joera berrietan indartu eta ikasleek ikasten dituzten espezialitateetako arduradunekin, interesak partekatzeko aukera eman nahi zaie enpresei ere.


