Txekiar Errepublikako Lanbide Heziketako 13 ordezkari eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordetzako Jorge Arevalo, Lanbide Heziketako Sailburuordea eta Rikardo Lamadrid, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria gurean izan dira bisitan.
Miguel Altuna Lanbide Heziketan, ikasleak bere ikasketa prozesua eszenatoki errealenetan egin dezan saiatzen gara, horrek esan nahi du, ekipamendu eta tailer erdi-industrialak, lan-ingurune oso digitalizatuak, Learning Factories bezalako metodologia aktiboak eta zeharkako gaitasunak indartzea ezinbestekoa dela eta guzti hau, bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute eta esperientziak elkartrukatzeko aukera izan dugu.


